Proiektuari buruz
Giallo-ari tiratzen duen argumentu bat aitzakiatzat hartuz, irudiaren mugekin esperimentatzeko aukera interesatzen zait: nola irudikatu oroitzapen lauso bat (protagonistak oroitzapen lausoetatik abiatuta irudi garbiak ateratzen ditu, inola ere ez fotorrealistak), nola irudikatu oroitzapen eskuraezinak (pertsonai batek hipnosi egoeran egindako ikerketa bat kontatzen du), nola irudikatu heriotzatik gertu dagoen esperientzia bat, nola irudikatu itsutasuna (protagonistaren ahizpa itsua da), etab. Horrela, ikusi nahiko nuke nola txertatu segmentu esperimental atmosferikoak narrazio detektibiko baten barruan (gerta daitekeenaren barruan).
Sinopsia
Matilde, erretiroa hartzear dagoen poliziaren erretratugile robota, lige batekin hipnosi-ikuskizun batera joaten da. Bere borondatez eskaintzen du bere burua, baina hipnotizatzaileak esaten dio ezin duela, hipnotizatuta dagoelako jada. Ez du ezer arrarorik nabaritzen. Zer nabaritu beharko nuke? Gaitz ezezagun baten lehen sintomen aurrean hipokondriako bat bezela obsesionatzen hasten da. Zenbat denbora eraman beharko da egoera horretan? Zergatik? Eta horrela, Matildek bere bizitza ikertzeari ekiten dio, iraganik urrunenera itzultzeko eta guztiez mesfidatzeko prest. Lagunak eta arrotzak, biziak eta hilak: edonor izan liteke errudun. Nortaz fida daiteke oroitzapenak berak ere fidagarriak ez direnean?
Fitxa teknikoa
· Ekoizlea: Julián Génisson
· Iraupena: 100 min
· Gidoia: Julián Génisson
· Hizkuntza (k): gaztelania
· Filmatzeko formatua: digitala
· Filmaketaren kokapena: arkitektura brutalista duen hiria
· Ekoizpen urtea: 2024
Category:
Dirdira Lab/02Date:
May 24, 2023