DirdiraLab
Laboratorio cinematográfico,
audiovisual y experimental
Síguenos

Search

Almanaka
  -    -  Almanaka

Almanaka

Jorge Moneo Quintana

 

​​Proiektuari buruz

ALMANAKA filman, narratzaile berezi batek artxiboko irudietaz eraikitako hiri-labirinto beraren barruan aldi desberdinen zehar eramaten gaitu. Ikuslea hiriaren eta Historiaren espaziora agertzen da, berriro interpretatzeko aukera ematen duen zeinu-sare bat balitz bezala kontalari honen laguntzaz, berataz erdibana fidatu eta mesfidatu behar izanik. Beste errealitate posible hori irudikatzeko, artxiboko-irudiaren “gauzak horrela gertatu ziren” egi faktikoa zalantzan jartzen duen fabulazio espekulatiboko joko bat da.

ALMANAKA denboran zeharreko bidaien filma da, gertakari egiazkoz eta gertaera fantastikoz, fenomeno kosmikoz eta lurreko gertakariz, lurpeko pasabidez eta horoskopoz, kointzidentzia probablez eta mirariz betea, guztiak batera almanaka batean bezala.

 

Sinopsia

1860ko Uztailaren 18an jasotako gertaera berezi batek, eguzki eklipse bat hiria ordu batzuetan ilundu zuen, iraganeko, oraingo eta etorkizuneko hiriaren irudiei buruzko espekulazio batzuk pizteko balio dio film honi. Bi izen dituen hiri bat, alde bat argiztatuta eta bestea itzalean, hiri erreal bat eta beste bat imajinatuta, film honetan biltzen direnak, ikusleak zein dena zehatz jakin gabe.

 

Fitxa teknikoa

· Ekoizlea: Jorge Moneo Quintana
· Ekoizpena: Kleinen filmak, Kalakalab
· Ekoizpen-herrialdea (k): Espainia
· Iraupena: 60-70 min
· Gidoia: Jorge Moneo Quintana
· Hizkuntza (k): Euskara, Gaztelania
· Filmatzeko formatua: Digitala, artxiboko hainbat materialetan oinarrituta
· Filmaketaren kokalekua: Araba
· Ekoizpen urtea: 2024

Category:

Date: