Pantaila
Programa 03
Otsaila 2023
Programa berri honetan, Elena Duque eta Jodie Mack zinemagileek animazio esperimentaleko zinema egitearen esperientzia partekatzen dute, gertuko elkarrizketa interesgarri batean. Halaber, Valdediós eta Wasteland No 2. Hardy, Hearty film laburrak partekatuko dira; filmeko materialtasunarekin eta esperimentazioarekin lotzen gaituzten bi zinemagile hauen funtsezko bi pieza.

Elena Duque y Jodie Mack

Elena Duque y Jodie Mack
Zinemako segundo batean 1.440 fotograma daude (filma proiektoretik segundoko 24 fotogramara pasatzen bada). Fotogramaz fotograma film bat egiteak, beraz, pentsamendu modu berezi bat eskatzen du, baita lan neketsua ere. Animazio esperimentalaren praktikak bi gauzak hartzen ditu bere baitan, ideia berriak garatuz irudi estatikoak elkarren artean nola bultza daitezkeen edo nola talka egin dezaketen pertzepzioari aurre egiteko, alde batetik, eta bestetik artisau gisa lan egiteko modu zorrotz batek dakarren kontzientzia sortuz.
Elkarrizketa estroboskopiko horretan, Jodie Mackek eta Elena Duquek beren esperientziatik abiatuta, kezka komun horretatik sortzen diren gai batzuk ukitzen dituzte. Adibidez, animazioa eskuzko lana da; animatzen dituzten materialen esanahian sakontzen dute. Horrez gain, fotogramaz fotograma egindako lanaren esperimentua izateaz hitz egiten dute, baita jarraitasun etena eta etenaldi jarraitua bezalako aurkikuntzez ere. The Grand Bizarreren esperientzia partekatua gogora ekarriz (Macken filmean Duquek parte hartu zuen), kalean animatzeaz hitz egiten dute, eta time lapseko bizitzaren eta elementu animatuen arteko gurutzaketa horretaz. Azkenik, aholku solteak ematen dituzte zeregin motel baina emankor horretan jardun nahi dutenentzat.

Laburpena
Valdediosen monasterio bat eraiki zuen Gualteriusek XIII. mendean. Valdediosen horma bat dago, zaldi bat, bide bat, unibertso osoa.
Fitxa teknikoa
Egilea: Elena Duque
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2019
Iraupena: 3 min.

Laburpena
Lorategiko mamuak udaberriko belarrekin, materia ziklikoekin, bizitzekin eta heriotzekin flirtatzen dute.
Fitxa teknikoa
Egilea: Jodie Mack
Herrialdea: Estatu Batuak
Urtea: 2019
Iraupena: 7 min.
Elena Duque
Zinemagilea, programatzailea, kritikoa eta irakaslea. Zinemagile gisa, animazioaren eta collagearen artean mugitzen da bere lana, eta formatu eta lan-metodo analogikoak txertatzen ditu nortasuna eta kide izatearen zentzua bezalako gaiak berrikusteko, leku, objektu eta testuren inguruko ariketa plastikoen bidez. Bere filmak Mar del Plata, Punto de Vista, London Animation Film Festival, Documenta Madrid, Festival des Cinémas Différents (Paris), ExFF (Frankfurt), Animasivo (Mexiko), Doc ‘s Kingdom (Portugal) eta MUTA (Peru) jaialdietan ikusi dira, besteak beste, baita Kino Arsenal (Berlin) eta CCCB (Bartzelona) erakundeetan ere.

Jodie Mack
Animatzaile esperimentala, bere filmek energia zinetikoa etxeko eta erakundeetako ezagutzaren hondar materialetatik askatzen dute, dekorazioaren eta erabilgarritasunaren arteko harremana argitzeko. Zorroztasunaren eta irisgarritasunaren arteko mugan, bere zinemak zalantzan jartzen du gauzei balioa nola esleitzen diegun. Macken 16 mm-ko filmak Locarno, Toronto, New York, Jeonju eta Viennale zinemaldietan aurkeztu dira. 25FPS Festival, Anthology Film Archives, BFI London Film Festival, Harvard Film Archive, National Gallery of Art, REDCAT, International Film Festival Rotterdam, Shenzhen Independent Animation Biennale eta Wexner Center for the Arts jaialdietan bere monografikoak egin dira.
