Pantaila
Programa 01
Abendua 2022
Programa honek Elena López Riera eta Chema García Ibarra zinemagileen arteko elkarrizketa jartzen du abian, batetik, Los que desean eta Uranes filmak biltzen dituen programa bikoitzarekin; eta, bestetik, podcast batekin, non bi zinemagileek beren esperientzia eta zinemagintza partekatzen dituzten topaketa informal eta espontaneo batean. Elkarrizketa horrek sorkuntza artistikoaren, adiskidetasunaren eta bizitzaren beraren arteko harreman estua erakusten du.

Elena López Riera / Chema García Ibarra

Elena López Riera / Chema García Ibarra

Laburpena
Espainiako hegoaldean, kolore guztietako uso pintatuen lasterketa batek ez du azkarrago doana sarituko, baizik eta uso eme bat seduzitu duena eta haren ondoan gehiagotan hegan egin duena.
Fitxa teknikoa
Egilea: Elena López Riera
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2018
Iraupena: 24 min.

Laburpena
Chema García Ibarrak film luzearen debuta egiten du, eta film liluragarria, dibertigarria eta hunkigarria proposatzen digu. Dokumental faltsu bat izan liteke, edo zientzia fikziozko film bat, edo musikal bat (A todo querer kantu-manifestua bat-bateko arrakasta bihurtu beharko litzateke), baina, batez ere, bakardadeari buruzko istorio bat da, komedia esperpentiko batetik sortzen dena. Edo alderantziz. Nolanahi ere, pop umorea eta sentiberatasun malenkoniatsua berriro istorioak kontatzen ikasteko.
Fitxa teknikoa
Egilea: Chema García Ibarra
Herrialdea: España
Urtea: 2013
Iraupena: 60 min.
Elena López Riera
Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea, zinemagilea, programatzailea eta irakaslea. Bere lanak Cannes, Toronto, Locarno, Donostia, Cinéma du Réel, Vila do Conde, Hiroshima, Fidocs, Cali edo Rekjiavik bezalako jaialdietan erakutsi ditu, baita New Yorkeko MoMA PS1 bezalako arte zentroetan ere. Los que desean film laburrak Locarnoko Pardino d ‘oro saria jaso du, Zinebi eta Vila do Conderen sari nagusia; European Film Awards sarietarako ere izendatu dute.

Chema García Ibarra
Zinegileak El ataque de los robots de Nebulosa-5 (2009), Protopartículas (2010), Misterio (2013), Uranes (2014), La disco resplandece (2016), Leyenda dorada (Co-dirección con Ion de Sosa, 2019) eta Espíritu Sagrado (2021) zuzendu eta idatzi ditu, guztiak ere aktore profesionalik gabe egindako etxeko zientzia-fikziozko filmak. Bere lanak Errealizadoreen Hamabostaldian, Locarnon, Sundancen, Berlinalen, Donostian eta Mar del Platan aukeratu eta saritu dituzte.



