Profesionalak

Xavier Rocher
Gonbidatua | Lab02
Xavier Rocher Parisen bizi den zinema ekoizlea da. La Fábrica Nocturna Cinéma ekoiztetxearekin 30 film baino gehiago ekoitzi ditu (2010-), nazioarteko zinemaldi esaguratsuenetan proiektatu eta sarituak izan direnak. Ekoiztu dituen film luzeen artean Jow Zhi Weiren (Berlinale) Tomorrow Is a Long Time (2023), Chema García Ibarraren (Locarno) Espíritu sagrado (2021), Marcelo Martinessiren (2018) Las herederas (bi Zilarrezko Hartz Berlinalen), eta Shahrbanoo Sadaten Wolf and Sheep (2016) eta The Orphanage (2019; Quinzaine des Cinéastes, Cannes) aurkitzen ditugu.