DirdiraLab
Laboratorio cinematográfico,
audiovisual y experimental
Síguenos

Search

Profesionalak

Garbiñe Ortega

Tutorea | Lab01 + Lab02

Garbiñe Ortega zinema komisario eta editorea da. Nazioarte mailan, bere lana Lincoln Centerreko Film Society, Tate Modern, Vienako Film Museum, Pacific Film Archive edo Washingtongo National Gallery of Art bezalako erakundeetan erakutsi izan da. Punto de Vista (2018-2021) jaialdiko zuzendari artistikoa eta Artium Museoko Z Aretoko komisarioa izan zen (2021-2022). Hainbat liburu argitaratu ditu, besteak beste, Meditaciones sobre el presente: Ute Aurand, Helga Fanderl, Jeannette Muñoz, Renate Sami (2020) edo Cartas como películas (2022).

Ikus-entzunezko proiektuak sortzeko eta garatzeko laborategi zein espazioentzako eskainitako laguntzen esparruan garatutako proiektua da hau.
Eragilea
Laguntzaileak
Babeslea