
Mundo sobre mundos
Ainhoa Ordoñez
Proiektuari buruz
Mundos sobre mundos topaketa batetik sortutako filma da. Munduak partekatzeko beharretik. Edo, hobeto esanda, mundu berri batzuk asmatu eta sortzeko beharretik. Arbasoek arretaz behatzen zioten beren inguruari, eta kontakizunak partekatzen zituzten suaren inguruan, komunitateari ezagutza eta ikuspegiak izateko gaitasuna emanez. Gaur egun, gehiegizko informazioaren garaian, gure erantzukizuna da bizi nahi dugun etorkizun hori elkarrekin irudikatzeko espazioa eta ohitura sortzea.
Sinopsia
Silviako herrian, Caucan, 7 komunitate indigena baino gehiago bizi dira mestizoekin eta ez-indigenekin batera. Lurralde horretan naturarekiko harremana funtsezkoa da inguruan dutena ulertzeko. Jatorrizko legeek eta kontakizun mitologikoek beren burua identifikatzeko balio diete. Hala ere, badirudi belaunaldi berriei gehiago interesatzen zaizkiela telefono adimendunak, sare sozialak eta bideo-jokoak. Esaterako, herriko 15-16 urteko nerabe-talde bati, zeinak, geofono eta hidrofono batzuk probatu eta haiekin esperimentatu ondoren (teknologia horri esker giza belarriarentzat hautemanezinak diren soinu naturalak entzun daitezke), iritziak partekatuko dituzte eta eztabaidatuko dute nola izan daitezkeen teknologia berriak eta antzinako jakinduria leku komunak aurkitzeko gai. Herriaren egunerokotasunak aurrera egingo du lagun-taldeak elkartzen jarraitzen duen bitartean, historia berriak sortzeko helburuarekin; fikzio horiek bizi nahi duten mundua irudikatzen laguntzen diete.
Fitxa teknika
· Zuzendaria: Ainhoa Ordoñez
· Ekoizlea: Ainhoa Ordoñez/ Daniel Sánchez
· Ekoizpena: —
· Ekoizpen-herrialdea (k): Espainia/ Colombia
· Iraupena: 70‘
· Gidoia: Ainhoa Ordoñez/ Daniel Sánchez
· Hizkuntza (k): Gaztelania
· Filmatzeko formatua: Digital 4k
· Filmaketaren kokalekua: Cauca, Kolonbia
· Ekoizpen urtea: 2026


