
Last Night I Heard My Laptop Breathing Though My Headphones
Daniel Grandes Rodríguez
Proiektuari buruz
last night i heard my laptop breathing through my headphones 80 minutu inguruko beldurrezko film bat da, desktop film formatuan. Ekintza guztia gure protagonistaren pantailan gertatzen da: egunez, muntatzailea da, gauez, asmr-artista, zeina bidaia bitxi batean murgilaraziko baitute asmr, creepypasta, bideojoko madarikatu, autolaguntzako ariketa, bisexualitate, telelan, Black Country New Road, Habbo Hotelean eginiko ezkontza eta, batez ere, arnasketa arraroz betea. Hori guztia galdera bati erantzuten saiatzeko: Zer gertatzen da gure gorputzarekin Interneten nabigatzen dugun bitartean?
Sinopsia
Alba, ASMR artista prekarizatu bat, Interneten nabigatzen ari da bere bizitzako beste edozein egunetan bezala. YouTubeko bere kanalera bideo berri bat igo ondoren, haren edukiaren jarraitzaile leial bat konturatuko da bertan arnasketa bitxi bat dagoela. Irekitako erlaitzen artean bilatzen duen bitartean, Alba ohartuko da soinu misteriotsua ez datorrela bere mahaigaineko inongo aplikaziotik. Ordenagailua arnasten ari da?
Fitxa teknika
· Zuzendaria: Daniel Grandes Rodríguez
· Ekoizlea: Mar Maduell
· Ekoizpena: Glia Films
· Ekoizpen-herrialdea (k): Espainia
· Iraupena: 80‘
· Gidoia: Igone Franco eta Daniel Grandes
· Hizkuntza (k): Gaztelania, euskara, katalana eta ingelesa
· Filmatzeko formatua: Desktop film
· Filmaketaren kokalekua: Espainia
· Ekoizpen urtea: 2027


