
La primavera
Jorge Castrillo
Proiektuari buruz
“Maitasunari, palmondoei eta margaritei buruzko ipuin bat”
Sinopsia
Sara, ikusmen-desgaitasuna duen dantzari bat, Sevillako Triana auzoan dagoen amaren etxera itzuli beharko da bere betiko bikotekidearekin hautsi ondoren. Minak jota, aurrera egiten saiatuko da Sara, entseguen eta pentsamendu intrusiboen artean. Egun batean, ezinezkoa den zerbait gertatuko zaio Trianako zubia gurutzatzean: haren gorputza eraldatu egingo da… Magikoaren eta absurdoaren artean, Sarak azal berri horretan bizitzen ikasi beharko du, minean harrapatuta ez geratzeko… edo agian berriz ere bera izateko.
Fitxa teknika
· Zuzendaria: Jorge Castrillo Busto
· Ekoizlea: Jorge Castrillo Busto
· Ekoizpena: Naino films
· Ekoizpen-herrialdea (k): Espainia
· Iraupena: 75 minutu
· Gidoia: Jorge Castrillo
· Hizkuntza (k): Gaztelania
· Filmatzeko formatua: 16 mm.
· Filmaketaren kokalekua: Sevilla
· Ekoizpen urtea: 2026


