
High
Daniel Alegrete
Proiektuari buruz
Filmak High du ardatz, Euskal Herriko lehen gay-kluba, baina laster gainditzen du espazio hori, eta inoiz bertan izan ziren bezeroen mamuak biltzen dituen irudizko lurralde bihurtzen du. Lan korala da, ia elkarrizketarik gabea; begiradek eta keinuek eusten diote narrazioari, eta haren egiturak klubaren arkitektura labirintikoa du inspirazio-iturri, denborak, espazioak eta pertsonaiak uztartuz. Ez dut ulertzen High-ren historiari buruzko film gisa, baizik eta haren funtsaren ikus-entzunezko luzapen gisa: desirak, memoriak eta fantasiak bat egiten duten leku gisa.
Sinopsia
High gay-klub zaharrean, garai desberdinetako gizonak denboran etenda dagoen gau batean gurutzatuko dira. Argi ahulen eta porno-proiekzioen artean, haien gorputzek elkar bilatzen dute, eta galdu egiten dira, desira eta itxaronaldia elkarri lotzen zaizkion ziklo batean harrapatuta. Kluba, organismo bizi eta labirintiko bihurtuta, inoiz haren ateak gurutzatu zituztenen mamuak eta irrikak elkarrekin bizi diren mugako gunea izango da.
Fitxa teknika
· Zuzendaria: Daniel Alegrete
· Ekoizlea: Daniel Alegrete / Santiago Schiappacasse
· Ekoizpena: Lapislázuli films
· Ekoizpen-herrialdea (k): Espainia
· Iraupena: 80‘
· Gidoia: Daniel Alegrete
· Hizkuntza (k): Gaztelania
· Filmatzeko formatua: Digital
· Filmaketaren kokalekua: Bilbo
· Ekoizpen urtea: 2027


