DirdiraLab
Laboratorio cinematográfico,
audiovisual y experimental
Síguenos

Search

Dirdira Lab/04

Garagonoche

Alexander Trigg

Proiektuari buruz
Garagonoche Garajonayn murgilduko da, antzinako ereinotz-oihan bat, Gomera uhartearen gailurrean kokatua. Erramuen, iratzeen eta txilarren artean, txistukatutako mezuak trukatzen dituzte eta erronka egiten diete ahozko komunikazioaren arau-kodeei, inguruko soinuekin nahasten baitira. Fikzioaren eta dokumentalaren artean dagoen pelikulak denborazkotasun dislokatu bat proposatzen du, non iragana eta oraina elkarri lotzen baitzaizkio, Gomerako txistua irudikatzeko, ez elementu folkloriko estatiko gisa, baizik eta potentzia politikoz eta lurraldearen indarraz betetako praktika bizi gisa.

Sinopsia

Ciro artzainak mendizainengandik ihesi egingo du bere artaldea atzean utzita. Garajonayko gauaren atalasean, mendiaren sakonean hainbat lan egiten dituzten pertsonaiak aurkituko ditu: emakume talde batek txilar-zatiak biltzen ditu isilean bere etxeak berotzeko, eta gizon batzuek enborrak mozten eta adarrak jasotzen dituzte, gero itxura obalatua hartzen joango den ikaztegi batean pilatzeko. Besteak beste, Gomerako txistua alerta- eta komunikazio-kodea da, eta mendizainen presentziaren eta kokapenaren berri ematen du.

Fitxa teknika

· Zuzendaria: Alexander C. Trigg
· Ekoizlea: Alba Lombardía
·
Ekoizpena: Escarlata Estudio
·
Ekoizpen-herrialdea (k): Espainia
·
Iraupena: 70‘
· Gidoia:
Alexander C. Trigg
·
Hizkuntza (k):
Silbo Gomero, gaztelania
·
Filmatzeko formatua:
 16 mm.
·
Filmaketaren kokalekua:
 Gomera (Kanariar Uharteak)
·
Ekoizpen urtea:
2027

Ikus-entzunezko proiektuak sortzeko eta garatzeko laborategi zein espazioentzako eskainitako laguntzen esparruan garatutako proiektua da hau.
Eragilea
Laguntzaileak
Babeslea