
Altxaliliak
Maia Iribarne
Proiektuari buruz
Pinpirina, tximeleta, inguma, pinpilinpauxa, sorgin-oilo, apex, mitxirrika… Guk, “altxalilia”. Zientzialariek papilio-papilionis deitzen dutena izendatzeko, hamaika hitz daude euskaraz, nor izateko hamaika forma dauden bezala. Film hau, Ipar Euskal Herri barnekaldeko queer identitateen inguruko esplorazioa da. Eszena gainean, ene lagun Altxaliliak jokoan ari dira, euskarazko drag kabareta baserritar bat asmatuz. Nik, eguneroko jestuak, duda edota zorion momentuak, gogoeta intimo eta kolektiboak grabatzen ditut. Barne eta kanpo eraldaketak obserbatzen ditut.
Sinopsia
Atxaliliak kuirrak, euskaldunak eta baserritarrak dira. «Bitxien artean bitxiak». Luzaz, hiru identitateak bateraezinak zirela pentsatu dute. Duela hiru urte, elkarrekin igo dira eszena gainera. Errepresentaziorik gabe, jolas-eremuan dena dute libre. Orduan, gure herrietako lohia dirdirarazten dute, musika tradizionala jotzen dute latex-ezko jantzietan, eta hau guzia, oraindik zapaldua den haien hizkuntzan egiten dute. Egunerokoan, artzainak, artistak edota artisauak dira. Altxatzen diren gorputzak dira, gure ingurunea galdekatzen eta eraldatzen dutenak. Haien hegaldi pertsonal eta kolektiboa kontatzen du filmak. Gure paisaiak bere muda abiatu beharko du.
Fitxa teknika
· Zuzendaria: Maia Iribarne Olhagarai
· Ekoizlea: Ainhoa Andraka, Zuri Goikoetxea
· Ekoizpena: Gastibeltza Filmak, Doxa Producciones
· Ekoizpen-herrialdea (k): Espainia
· Iraupena: 80‘
· Gidoia: Maia Iribarne Olhagarai
· Hizkuntza (k): Euskera
· Filmatzeko formatua: Digital 4K
· Filmaketaren kokalekua: Gipuzkoa, Nafarroa, Iparralde
· Ekoizpen urtea: 2025


