DirdiraLab
Laboratorio cinematográfico,
audiovisual y experimental
Síguenos

Search

Dirdira Lab03

Lección de botánica

Xiana do Teixeiro

Proiektuari buruz

Filma hipotesi eta saiakuntza esperimental gisa marrazten du: landareei begiratzen badiegu haien bizitzak, gorputzak, sentsibilitateak, loturak kontuan hartuta, haiekin eta planeta biziarekin ditugun harremanak eraldatuko ditugu (guk geuk). Zientziak eta arteak landareak irudikatzeko izan dituzten moduak berrikusita, landareen irudiak sortzeko, begiratzeko eta pentsatzeko moduak frogatuko dira, ideia eta ikuspuntu zientifikoak eta zinematografikoak konbinatuz. Lanak begirada enpatiko eta bitxia proiektatzen du landare-mundura, bere buruari galdezka nola izan animalia, eta zehazki nola izan animalia-giza-emakume-mendebaldar Kapitalozenoaren erdi-erdian, inguratzen gaituzten landare-komunitateen eta gure mende daudenen egon-izate irmoaren aurrean.

Sinopsia

Biologo botaniko batek eta zinemagile batek, amak eta alabak, landareei begiratzeko modu berriak bilatzeko taldea osatzen dute.

Ikertzaile bat erretiroa hartzear dagoenean, bere alaba zinemagileak artxibo botanikoen errepasoa egitea proposatuko dio. Horrek bizitzako ibilbidearen berrikuspena irekitzen du, zientzia eta emakumea, bizitza profesionala eta familia bateragarri egitea, konplizitatea eta ama-alaben arteko lehia ardatz hartuta. Tresna zientifikoak eta zinematografikoak konbinatuz, botanika berriak landareen komunitateari eta lankidetzari buruz eta landareen sentsibilitateari buruz dituen ideiak bilduko dituzten irudiak sortuko dituzte biek. Uste sendo bat: enpatiatik begiratzeak harreman bidezkoagoak bultza ditzake gizakien eta ez gizakien artean. Eta amets sekretu bat: fotosintesia egitea.

Fitxa teknikoa

· Ekoizlea: Xiana do Teixeiro (produktore exekutiboa), Jaime Muguruza (produkzio zuzendaria)
· Ekoizpena: Animala, Walkie Talkie Films
· Ekoizpen-herrialdea (k): Espainia
· Iraupena: 75 min.
· Gidoia: Xiana do Teixeiro
· Hizkuntza (k): Galegoa, gaztelania, italiera, frantsesa
· Filmaketa formatua: Bideo digitala, 16:9, 4K
· Filmaketaren kokalekua: Galizia, Italia
· Ekoizpen-urtea: 2026rako aurreikusita

Ikus-entzunezko proiektuak sortzeko eta garatzeko laborategi zein espazioentzako eskainitako laguntzen esparruan garatutako proiektua da hau.
Eragilea
Laguntzaileak
Babesleak