Ikus-entzunezko
laborategi
esperimentala
Zer da Dirdira Lab?
Izaera artistiko eta esperimentaleko laborategi bat gara, non estatu mailan bizi diren zinemagile zein produkutoreek euren proeiktuen prestakunta eta garapena bultzatzeko lekua aurkituko duten. Gurean proiektuak modu kolektiboan lantzeko espazio bat eskaintzen dugu, nazioarte mailan sona duten profesionalen eskutik. Tailer, tutoretza pertsonalizatu zein one-to-one aholkularitzen bidez, zinemagile eta artisten arteko topagune bat sustatzen dugu, zeinetan esperientzien partekatzeak eta bizikidetza komunitarioak jakintza-trukea sustatzen lagunduko diguna. Edizio bakoitzean sei proiektu egoiliar hartzen ditugu Azalan, Arabako mendialdean dagoen ekoizpen artistikorako gunean. Laborategia hau Apellaniz & de Sosak ekoizten du.
Helburuak
· Jakintza-trukerako, proiektuen garapenerako eta profesionalizaziorako espaziorik ez duten ikus-entzunezko proiektu esperimentalen garapena babesten dugu.
· Profesional finkatuen eta belaunaldi berrien arteko elkar-harremanak sustatzen dugu, bai Estatuan zein nazioarte mailan.
· Ikus-entzunezko pentsamendu garaikidea aberasten eta zabaltzen duten beste praktika artistikoekiko sinergiak sustatzen ditugu.
Kokapena
Laborategia Azala kultur eta arte ekoizpen gunean garatzen da, esperientzia eta espazio-denbora paregabe bat sortzen laguntzen duen lekua. Beste ikuspegi batetik pentsatzeko eta lan egiteko espazio bat eskaintzen digu Azalak, naturarekin harreman estuan eta naturak eskaintzen digun jakinduria guztia integratuz.
Topaleku paregabe honetan suertatzen den elkarbizitza kolektibo eta isolatuak, “hiztegi berri” bat, narratiba berriak eta gizarteko erronkak pentsatzeko ikuspegi berriak irudikatu eta diseinatzeko aukera eskaintzen digu. Era berean, zainketak eta afektuak bizitza zein sorkuntza garaikidearen erdigunean jartzeko lekua da hau, naturarekiko zuzeneko elkarrekiko mendekotasunean.
Sariak
Egonaldia amaitzean, egoiliar guztiek 1.500 euroko saria jasoko dute eskudirutan (BEZik gabe) proiektuen garapenerako. Halaber, hautatutako proiektuek pizgarri hauetako bat jaso ahal izango dute:
· AZALA saria. Hiru asteko egoitza artistikoa Azala sorkuntza garaikideko espazioan.
· BILIBIN saria. Proiektuaren iraunkortasun azterketa Bilibin Circularren eskutik, kultura- eta industria-sektoreetako enpresei eta erakundeei jasangarritasunerako trantsizioan laguntzen duten aholkulari taldearen eskutik.
· NUMAX saria. Kosturik gabeko DCP bat sortzea, NUMAX zinema aretoan proiekzio-kopiaren azterketa integrala eta filmaren etalonajea.
Dirdira Lab zure proiektuak taldean lantzeko gunea da, nazioartean ospe handia duten profesionalekin batera.
Lantaldea
Proiektu hau osatzen duen giza taldeak — gehiengoa emakumeek osatua — zinemaren, arteen edo komunikazioaren arloko kultura-eragileak biltzen ditu, ezagutza eta profil osagarriekin: ibilbide luzeagoko profesionalen eta belaunaldi berrien arteko ezagutza-transmisioaz elikatzen den komunitatea. Elkar laguntze honek, etorkizunean profesionalen sarea sendoagoa eta etengabe hazten joan dadin laguntzen du. Proiektu honek Garbiñe Ortegaren zuzendaritza artistikoa eta Leire Apellanizen zuzendaritza exekutiboa ditu.
Profesionalak
Proiektu honek estatuko zein nazioarteko zinema, arte eta kultura arloko eragileek osatutako profesional sare paregabea du. Hauek laborategia lantoki ezin hobean bilakatzen dute eta eraberean egoiliar proiektuak nazioarte mailan proiekzioa izan dadin laguntzen dute. Artista eta zinemagile gonbidatuek ibilbide profesional zabala eta ezaguna dute estatuko eta nazioarteko hainbat jaialdi eta arte garaikideko zentroetan, besteak beste, Rotterdamgo Nazioarteko Zinema Jaialdian, Locarnon, Berlinen, Film Society Lincoln Centerren eta Film Museum Viennan.
Jakintza amankomuneko transmisioa
Gure helburua ikus-entzunezko sortzaileen prestakuntza eta garapena babestea da, zentzu komunitario eta kritikoarekin. Proiektuaren deszentralizazioak, industria zinematografikoaren ohiko esparruetatik kanpo – laborategiak, zinemaldiak edo zinema-eskolak –, prestakuntza- eta sormen-esperientzia paregabea lortzen laguntzen du, parte-hartzea aberastuz eta bertan elkartzen diren belaunaldien arteko jakintza-trukea sustatuz.
Eduki teoriko-praktikoen prestakuntza-gune izatetik urrun, topaketa bakoitza espazio kritiko bat bilakatzen da, non banakako esperientziek eta jakintzek mundu garaikideko etika eta estetikari buruzko pentsamenduak aberasten laguntzen duten. Horrela, iritziak partekatzea gure gizartean nagusi diren diskurtso inmanente eta hegemonikoak desnaturalizatzeko modu bihurtzen den.
Iraunkortasuna
Iraunkorra izateko konpromisoa hartzen du bere baitan proiektu honek, iraunkortasuna funtsezko zutabe gisa integratuz eta ekonomia zirkularra laborategiaren kudeaketan aplikatuz, elkargune eta elkarlanerako gune gisa.
Prestakuntza-curriculumaren barruan ingurumen-iraunkortasuneko irizpideak integratzen ditugu, zinema-proiektuak garatzeko funtsezko elementu gisa. Ingurumen-dimentsioaz haratago, iraunkortasunaren ikuspegi zabala eskaintzen dugu, ekonomia zirkularra eta zinema-ekoizpenaren gizarte-inpaktua tresna kritiko eta sortzaile gisa integratzen dituenak.
Berdintasuna, genero-ikuspegia eta kontziliazioa
Industria zinematografiko horizontal eta deshierarkizatu baterako bidean, beharrezkotzat jotzen dugu ikus-entzunezko arloan generoaren adierazgarritasun irekia erraztuko duten estrategia berriak pentsatu eta sustatzea. Egiteko modu berri hauek, bizitza eta zainketak erdigunean jarriz, genero-ikuspegitik zer eta nola landu pentsatzera behartzen gaituzte.
Ildo horretan, proiektuari eusten dion giza taldea emakumez osatuta dago oso-osorik. Honek belaunaldi berrien inklusioa indartzen du, etorkizuneko emakume profesionalen sarea sendoagoa eta etengabe hazten joan dadin. Era berean, familia-kontziliazioa kezka izanik, parte-hartzaileek eta profesionalek laborategian lana eta familia uztartzeko aukera izan dezaten laguntzen duten espazioak eskaintzen ditugu.
AZALA – larrua euskaraz – praktika artistikorako eta kultur sorkuntzarako lekua da; tailerrak, mintegiak, laborategiak, ikasketa-taldeak edota topaketak sustatzen ditu, ikerketa kolektiboko prozesuak estimulatuz. Pentsamendu kritikoko proiektuak sustatzen dituen ekimena da, etorkizunerako alternatibak irudikatzeko denbora-esparruak direnak.
Sorkuntza eta topaketa gune zoragarri honen ateak irekitzeaz gain, AZALA Saria eskaintzen digute.
Bilibin Circular ekonomia zirkularreko aholkularitza-enpresa bat da, enpresa pribatuentzako eta erakunde publikoentzako iraunkortasun aholkularitzan esperientzia zabala eta askotarikoa duena. Kultura- eta industria-sektoreetako enpresei eta erakundeei laguntzen die jasangarritasunerako trantsizioan. Ingurumenaren iraunkortasunarekin konpromiso handia duten pertsonez osatutako diziplina anitzeko taldea osatzen dute.
Atzeraezina antzeman daitekeen gizarte eta ingurumen krisi honen aurrean, gaur inoiz baino gehiago, etorkizun sozial eta ekonomiko jasangarri bat ahalbidetuko duten tresnak eskuratu behar ditugu. Dirdira Labek konpromiso hori hartzen du. Gainera, BILIBIN Saria eskaintzen dute.
Irabazi-asmorik gabeko lan elkartuaren kooperatiba honek, NUMAX zinema, liburu-denda eta ikus-entzunezko diseinu, komunikazio eta ekoizpenerako laborategiak kudeatzen ditu, kultura esparru desberdinetatik etorritako pertsonez lagunduta.
Edonolako proiektu bat garatzeko, bidelagunak edukitzeak funtsezkoa da. Horrela, hainbatetan inspirazio iturri izan zaigun proiektuaren babesa izateak bihotza pozten gaitu. Elkarlanaren bitartez soilik imajina dezakegu etorkizuneko zinema; NUMAX Sariak horren testigu da.
Márgenes zinema independenteari eskainitako nazioarteko zinemaldia da. Konbikzio artistikotik eta sormen-askatasunetik sortutako zinemari balio ematea da haren helburua, zinema garaikideko joera berriei arreta berezia eskainiz. Ikus-entzunezko industria plurala lortzeko eta gorabidean dauden zinemagileei zein izaera autoral nabarmena duten proiektuei merkatuan laguntzen sartzeko helburuarekin, 2015etik MÁRGENES/WORK hartzen du jaialdiak. Sormen-, networking- eta aholkularitza-programa honek zinemagileak nazioarteko eragileekin harremanetan jartzen ditu, haien proiektuak bultzatuz.
Izaera autoral eta artistikoko proiektuak sustatzeko borondatetik abiatuta, bi espazioak lankidetza-esparru batean batzen gara proiektu zinematografikoen hazkunde artistikoa bultzatu, ikus-entzunezkoen industriako profesionalen sarea elikatu eta jakintzak espazio horizontal zein belaunaldien artekoa sustatzeko.